TEDxUDeustoMadrid – Aniztasuna
“Aniztasuna” hitzak errealitate konplexu, anizkoitz eta ugaria aipatzen du nahitaez. Aniztasuna gero eta sakonago sartzen ari da gure inguruan: lantokiak, hiri-espazioa, ikasgelak … Geure egin dugu laugarren TEDxUDeusto Madrilerako lema gisa, gizartea aberasten duen eta lehiakortasun iturri den giza balioa delako. TEDxUDeustoMadrilek jarduera, adin eta esperientziari dagokionez oso desberdinak diren pertsonen eredua zabaltzen lagunduko duen inspirazio iturri izan nahi du, baina egiten duten horretan ikuspegi eta gainditzeko gogo berdinarekin.
Hizlariak:
– Antonio Miguel Carmona, ekonomialaria eta Madrilgo alkatetzarako hautagai izandakoa.
– Agatha Ruiz de la Prada, moda diseinatzailea eta enpresarioa
– Pablo Garaizar, Deustuko Unibertsitateko ikertzailea
– Mosiri Cabezas, IKEAko Eraldaketa Digitaleko arduraduna Espainian
– Encarna Samitier, “20 minutos” egunkariaren zuzendaria
Informazio gehiago: www.tedxudeustomadrid.com