“Irakurri ikuspegi juridikotik”: hirugarren kafe literarioa
2025/03/19
15:00 - 16:30
Entzungelaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
“Irakurri ikuspegi juridikotik” jardueraren helburua irakurzaletasuna sustatzea eta kultura juridikoan sakontzea da. Literatura-genero ezberdinetako liburuak irakurtzen dira, Zuzenbidearekin zerikusia dutenak.
Martxoaren 19an hirugarren kafe literarioa izango da, ikasturte honetako azkena. Bertan, irakurketa berriak partekatuko dira, "Memoria sendatzailea eta terrorismoaren biktimen begirada" ideia ardatz hartuta.
Hirugarren zikloko irakurketak hauek dira:
- Medio sol amarillo - Chimamanda Ngozi Adichie
- Salir de noche - Mario Calabresi
- Lituma en los Andes - Mario Vargas Llosa
- Purgatorio - Jon Sistiaga
