Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa
Solasaldian parte hartzeko baldintza bakarra testua aldez aurretik irakurtzea eta bertatik atal, paragrafo edota ideia bat aukeratzea da. Edozein jakintza arloko partaideak ongi etorriak dira.
Hurrengo solasaldian, “El cerebro que cura” liburuaren sarrera eta lehen zatia komentatuko ditugu (Pascual-Leone, 2019). Pascual-Leone nazioarteko erreferentea da garun-estimulazio ez-inbaditzailearen arloan, eta munduko autorerik aipatuena da esparru horretan, 600 argitalpen zientifikotik gora baititu. Arlo horretan egindako ekarpenek hainbat eragin neurologiko eta psikiatrikoren tratamenduan aurrera egiten lagundu dute.
“El cerebro que cura” (2019) liburuak Barcelona Brain Health Initiative (BBHI) zentruan lideratzen duen ikerketaren gako batzuk biltzen ditu, gure burmuinaren osasuna nola mantendu daitekeen ezagutzen eta ulertzen lagunduko digutenak hain zuzen.