Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa

Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa
2020/11/12
13:00 – 14:00
Ikerketa gela eta gela birtuala . Avenida de las Universidades 24
 
Liburua eskuetan” unibertsitateko solasaldi dialogikoetan jakintza eremu ezberdineko literatura eztabaidatzen dira.  Elkarrizketa-berdinatasuna oinarritzat hartuz, solasaldi honek irakurgaiak ikuspegi anitzetatik interpretatzeko aukera eskaitzen du.

Solasaldian parte hartzeko baldintza bakarra testua aldez aurretik irakurtzea eta bertatik atal, paragrafo edota ideia bat aukeratzea da. Edozein jakintza arloko partaideak ongi etorriak dira.

Hurrengo solasaldian, “El cerebro que curaliburuaren bigarren zatia komentatuko dugu (Pascual-Leone, 2019). Pascual-Leone nazioarteko erreferentea da garun-estimulazio ez-inbaditzailearen arloan, eta munduko autorerik aipatuena da esparru horretan, 600 argitalpen zientifikotik gora baititu. Arlo horretan egindako ekarpenek hainbat eragin neurologiko eta psikiatrikoren tratamenduan aurrera egiten lagundu dute.

“El cerebro que cura” (2019) liburuak Barcelona Brain Health Initiative (BBHI) zentruan lideratzen duen ikerketaren gako batzuk biltzen ditu, gure burmuinaren osasuna nola mantendu daitekeen ezagutzen eta ulertzen lagunduko digutenak hain zuzen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>