Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa
“Liburua eskuetan” unibertsitateko solasaldi dialogikoa diziplinarteko mintegia da eta ezagutza arlo ezberdinetako lan klasiko handiak partekatu eta eztabaidatzen ditugu bertan. Irakurketa hainbat ikuspegitatik eztabaidatuta, solasaldi dialogikoak askotariko interpretazioak eskaintzen ditu berdintasunezko elkarrizketan oinarrituta.
Edozein ezagutza-diziplinatako pertsonek har dezakete parte solasaldian. Baldintza bakarra aldez aurretik testua irakurri eta partekatzeko ideia, esaldi edo paragraforen bat aukeratu izana da.
Hurrengo solasaldian, Journal for the Study of Education and Development aldizkarian ingelesez eta gaztelaniaz argitaratutako Catherine E. Snow-ren (Harvard Graduate School of Education) artikulu bat komentatuko dugu: “El papel del vocabulario frente al conocimiento en el aprendizaje lingüístico de los niños: una perspectiva de cincuenta años“.
Catherine E. Snow munduan inpaktu handiena duen ikertzaileetako bat da. Hizkuntzaren garapenean eta alfabetatzean oinarritzen da bere ikerketa
El jueves 17 de junio estuve en vuestra Tertulia Dialógica sobre el artículo de Catherine E. Snow.
Soy profesora, tengo grupos de Tertulias Dialógicas sobre Literatura clásica y me encantaría participar en vuestros encuentros a partir del curso que viene ya que siempre estoy a la búsqueda de la evidencia científica que soporte, explique y mejore nuestra labor.
Espero vuestra comunicación.
Un saludo,
Marina Ruiz