Solasaldi Dialogiko Unibertsitarioa
2021/10/21
13:00 – 14:00
Facultad de Psicología y Educación. Avenida de las Universidades 24. Avenida de las Universidades 24
“Liburua eskuetan” Unibertsitateko solasaldi dialogikoa diziplinarteko mintegia da, ezagutza arlo ezberdinetako lan klasiko handiak partekatu eta eztabaidatzeko. Irakurketa hainbat ikuspegitatik eztabaidatuz, solasaldi dialogikoak askotariko interpretazioak eskaintzen ditu berdintasunezko elkarrizketan oinarrituta.
Solasaldian parte hartzeko baldintza bakarra testua aldez aurretik irakurtzea eta bertatik atal, paragrafo edota ideia bat aukeratzea da. Ongi etorriak dira edozein jakintza arloko partaideak.
Hurrengo solasaldian, Santiago Ramón y Cajalen Reglas y Consejos de investigación científica liburuaren sarrera eta lehen hiru kapituluak komentatuko ditugu. Autore hori askotan “neurozientzia modernoaren aita” izendatzen dute, eta haren ikerketek mundu osoko zientzialariak liluratzen eta estimulatzen ditu oraindik ere.