Johan Järlehed Doktorearen Ikerketa Mintegia: Tipografia, hizkuntza eta ideologia: letra euskaldun eta galegoak herrietako seinaleetan.

Johan Järlehed Doktorearen Ikerketa Mintegia: Tipografia, hizkuntza eta ideologia: letra euskaldun eta galegoak herrietako seinaleetan.
2015/10/01
12:00 – 14:00
Lidon aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Johan Järlehed, Göteborg-eko (Suedia) Unibertsitateko ikertzaile elkartua eta irakasle titularrak paisaia linguistiko euskaldunen eta galegoen (espazio publikoko errotulu eta seinaleak) arteko ikerketa konparatiboaren emaitzak aurkeztuko ditu. Ikerketa Vetenskapsrådet-ek finantzatu zuen, Suediako batzorde zientifiko nazionalak.
Letra euskaldunen eta galegoen erabilera herrietako seinaleetan, hiru marko ideologikoren menpe dago: erresistentzia kulturala, estandarizazio kulturala eta merkantilizazio kulturala. Ikerketan, desberdintasun kulturalaren nozioa aztertu du eta paisaia linguistikoan nola negoziatzen den eta nola islatzen den. Horretarako elkarri loturik dauden hiru praktika aztertu ditu: araudi juridiko eta administratiboa; agerpen linguistiko eta bisuala eta desberdintasun kulturalaren kontzeptualizazio juridikoa euskaldunen eta galegoen artean.

Mintegian osatu egingo da azterketa, gizarteko diseinatzaile eta eragileekin egindako elkarrizketatik abiatutako eztabaidarekin. Hain zuzen ere, hizkuntza eta tipografiaren arteko erlazioa aztertuko da; ondoren, gizarte euskaldun eta galegoen eraldaketa soziokulturalen esparruan kokatuko da eztabaida.

Mintegiko hizkuntza: gaztelania


 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>