Unibertsitateko Errektoreorde eta Dekano berrien kargu hartzea

Unibertsitateko Errektoreorde eta Dekano berrien kargu hartzea
2015/06/08
13:00 – 14:00
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren astelehenean, ekainak 8, Deustuko Unibertsitatean, José María Guibert Errektorearen Errektoretzako talde berriaren kargu hartzeko ekitaldia izango da. Ekitaldian Dekano berriak ere izendatuko dira: Zuzenbide Fakultateko Gema Tomás; Teologiako Fakultateko José Carlos Coupeau eta Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Eduardo Javier Ruiz Vieytez. Ekitaldian, Guillermo Dorronsoro jaunak, Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoak, ere kargua berrituko du.

Errektoretza taldean, berriak izango dira Elena Auzmendi, Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreordea; José Antonio Rodríguez Ranz, Donostiako campuseko Errektoreordea eta Erakunde Harremanetako Errektoreordea; Juan José Etxeberria Sagastume SJ, Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko Errektoreordea eta Víctor Urcelay Yarza, Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako Errektoreordea.

Beste alde batetik, Alvaro de la Rica errektoreordeak bere kargua berrituko du Nazioarteko Harremanetan eta Idazkari nagusi kargua ere hartuko du. Errektoretzako taldea osatuko du Ikerketako eta Transferentziako Errektoreordeak, Cristina Iturrioz Landart andreak, eta kargu berean jarraituko du.

José Antonio Rodriguez Ranz Donostiako campuseko Errektoreordearen kargu hartzeko zeremonia ekainaren 11n izango da, 13:00etan, Donostiako Gradu Aretoan.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>