Donostiako campuseko Errektoreorde berriaren kargu hartzea
Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean, José Antonio Rodríguez Ranz campuseko Errektoreorde eta Erakunde Harremanetako Errektoreordearen kargu hartzeko ekitaldia izango da.
Errektoretza taldean, berriak izango dira Elena Auzmendi, Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreordea; Juan José Etxeberria Sagastume SJ, Unibertsitateko Elkarteko eta Izaera eta Misioko Errektoreordea eta Víctor Urcelay Yarza, Ekintzailetza eta Etengabeko Prestakuntzako Errektoreordea eta Alvaro de la Rica Errektoreordeak bere kargua berrituko du Nazioarteko Harremanetan eta Idazkari Nagusi kargua ere hartuko du.
Errektoretzako taldea osatuko du Ikerketako eta Transferentziako Errektoreordeak, Cristina Iturrioz Landart andreak, eta kargu berean jarraituko du.