Tourism, Transport and Competition

Tourism, Transport and Competition
2025/03/18 - 2025/03/20
Ellacuria aretoa
Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
OECD-GVH Lehiako Eskualde Zentroak (RCC) (1), Lehiaren Euskal Agintaritzarekin eta Deustuko Unibertsitatearekin lankidetzan, mintegi bat antolatu du Bilbon 2025eko martxoaren 18tik 20ra. Lehiaren Zuzenbidearen  eta Turismoaren eta garraioaren sektoreekin lotutako berariazko gaiak jorratuko dira. Programaren onuradunak herrialde hauek dira: Albania, Armenia, Azerbaijan, Bosnia eta Herzegovina, Bulgaria, Kroazia, Georgia, Kazakhstan, Kosovo (2), Kirgizistan, Ipar Mazedonia, Moldavia, Montenegro, Errumania, Serbia, Ukraina eta Uzbekistan, baita Euroasiako Batzordeko ordezkariak ere. Hizlariak hauek izango dira: Cani Fernandez. Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionaleko presidentea Ainara Herce. Lehiaren Euskal Agintaritzako burua María Pilar Canedo. OECD-GVH Regional Centre-ko zuzendari akademikoa Mirta Kapural. Kroaziako Lehiaren Agintaritzako burua Beatriz Marques. Policy advisor OECD Eugenio Olmedo. Merkataritza Zuzenbideko irakaslea. Malagako Unibertsitatea Mate Staber. Case handler GVH Dunkan Kernohan. Transport Economist. European Bank of Reconstruction and Development ELGAren Eskualde Zentroko mintegien helburu nagusietako bat agintaritza onuradunen barruan komunitate bat eraikitzea da. Hori dela eta, tailerrak erabiltzen dira lanerako oinarri, parte-hartzaileek eta adituek esperientziak, arazoak eta hausnarketa trukatzeko elkarren arteko harremanean. (1) RCC ELGAren eta Hungariako Lehiaren Agintaritzaren (GVH) arteko lankidetza proiektu bat da, Europako hego-ekialdean eta ekialdean politikan eta lehiaren aplikazioan gaitasunak garatzea ahalbidetzen duena. (2) Izendapen horrek ez du estatusari buruzko jarrerarik aurrez juzgatzen, eta bat dator Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1244 Ebazpenarekin eta Kosovoren independentzia aldarrikatzeari buruz Nazioarteko Justizia Auzitegiak duen kontsulta-iritziarekin.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude