Training for Peace: Training Responses to Challenges in Conflict Prevention and Peacebuilding

Training for Peace: Training Responses to Challenges in Conflict Prevention and Peacebuilding
2017/09/18
10:00 – 13:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Training for Peace: Training Responses to Challenges in Conflict Prevention and Peacebuilding

Bakearen Nazioarteko Eguneko ospakizunaren sarrera modura, Deustuko Unibertsitateak eta PeaceTraining.eu-k atsegin handiz gonbidatzen zaituzte “Training for Peace: Training Responses to Challenges in Conflict Prevention and Peacebuilding” izeneko mintegira.

Gatazka armatuaren eta bakerako gaur egungo erronken eszenatokian, mintegi honek hausnarketa egin nahi du parte hartzen duten eragileek bakearen eta gatazkaren prebentziorako (CPPC) trebakuntzari buruz hausnar dezaten. Jardunaldien helburua da nazioarteko bakea eraikitzeko lanean dihardutenen prestakuntza hobetzea. Horretarako, bakearen eraikuntza eta sustapenean parte hartzen duten sektore desberdinetako CPPC (politiko, militar, humanitario, giza eskubideak, hezkuntza, etab.) adituek parte hartuko dute

Mintegia eztabaidarako mahai-ingurua izango da eta bi saio izango ditu. Lehenengo mahaian, bake misioak osatzen dituzten nazioarteko eragileekiko erronkei irtenbideak emango zaizkie, bigarren mahaian, berriz, indarkeria armatua eragiten duen herrialde eta lurraldeetan gizarte zibilaren inguruko esperientzia eta formazio-erantzunaren inguruan arituko dira.

PeaceTraining.eu proiektuak EBko trebakuntza-gaitasuna hobetu nahi du eremu honetan, bakearen eraikuntzan errealitatera egokitzeko eta gaur egungo eta etorkizuneko erronkei erantzuteko. Helburu hori lortzeko, proiektuak adituekin eta CPPCren eragileekin lankidetza sustatzen du, erronkak eta hutsuneak identifikatzeko eta arlo horretan trebakuntza-premiei erantzuteko proposamen berriak garatzeko.

Data Eta Ordua: 2017ko irailaren 18a, 10:00etatik  13:30era

Lekua: Garate Aretoa, Deustuko Unibertsitatea, Unibertsitateen Etorbidea 24, Bilbao (Mapa)

Hizkuntza: Ingelesa

Programa

10:00 – 11:30 Training Solutions to challenges confronted by international stakeholders engaged in peacebuilding missions

Moderatzailea:

Cristina Churruca. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, PeaceTraining.eu Deustuko Unibertsitateko proiektuaren arduraduna eta NOHA Consortium Masterraren koordinatzailea.

Hizlariak:
Noemí Becerra. Harreman Instituzionaletako eta Prestakuntzako Zuzendaria, Helsinki España
Alfonso García-Vaquero. Armadako jenerala, Maliko EBeko Entrenamendu Misioaren nagusi ohia
Jesús A. Núnez. Zuzendaria, Gatazkei eta Ekintza Humanitarioei buruzko Ikerketarako Institutua

11:30 – 12:00 Kaferako atsedenaldia

12:00 – 13: 30 Training experience and responses of local stakeholders in countries affected by conflict

Moderatzailea:

Patricia García Amado. Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua, Deustuko Unibertsitaterako PeaceTraining.eu-etako ikerketa  laguntzailea.

Hizlariak:

Cecile Barbeito. Bakerako Heziketa Programako Ikertzailea, Escola de Cultura de Pau

Enrique Eguren. Zuzendaria, Protection International-en

Kristian Herbolzheimer. Bakerako Trantsizio Programako (Filipinak eta Kolonbia) zuzendaria, Conciliation Resources

Informazio gehiago izateko idatzi patriciagarciaamado@deusto.es helbidera

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>