Suitza eta Alemaniako hogeita hamabost arkitekto etorriko dira bisitan Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusera

Suitza eta Alemaniako hogeita hamabost arkitekto etorriko dira bisitan Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusera
2015/03/25
13:00 – 15:30
Donostiako Campusa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Suitza eta Alemaniako 35 arkitekto izango dira bisitan, bertako campuseko eraikinen arkitektura berezia ezagutzeko. Bisitariek aukera izango dute campusean zehar bisita gidatua egiteko, irakasle hauen laguntzarekin: Iñigo Fdez Rivera (Arlo Funtzionalen eta Zerbitzu Orokorren koordinatzailea) eta María Navarlaz (Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Nazioarteko Harremanen koordinatzailea). Bisitaren ondoren, Aranzadi eraikineko Deusto Business Schooleko jantokian bazkalduko dute.

2014ko urriaren 6an, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusari saria eman zioten DOCOMOMO Fundazioak (Documentation and Conservation of Building, Sites and Neighbourhoods of the Modern Movement),eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa aukeratu dutelako 1925 eta 1965 bitarteko arkitektura modernoaren barruko eraikin paradigmatiko multzo gisa. Eraikin multzo horrek forma berriak ditu, eta, gainera, eraikitzeko material eta teknologia berriekin ere esperimentatu zuen, ordura arte gutxi entseatutakoekin.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>