Trivial online: “Zenbat dakizu desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruz?” #A25
Sentsibilizazio-jarduera, azken datuen bidez, desgaitasuna duten emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko. Online trivialean sari baten zozketa egingo da erantzun gehien asmatzen dituzten pertsonen artean.
Berdintasun Unitatetik antolatuta, ekintza hau azaroaren 25eko kanpainaren barruan kokatzen da. Aurten desgaitasunen bat duten emakumeen aurkako indarkeriari zuzenduta dago, “Isildutako milaka istorioengatik, gure ahotsa altxatzen dugu” lelopean.