Turismo irisgarria eta desgaitasunak eta beste askotariko beharrizanak dituen bezeroaren arreta ikastaroan

Turismo irisgarria eta desgaitasunak eta beste askotariko beharrizanak dituen bezeroaren arreta ikastaroan
2015/10/20
14:30 – 20:00
153. gela. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
PREDIFek, Deustuko Unibertsitatearekin eta Travel for All-ekin batera, “Turismo irisgarria eta desgaitasunak eta beste askotariko beharrizanak dituen bezeroaren arreta” prestakuntzako ikastaroetariko bat eskainiko du.

Ikastaroa doakoa da, Real Patronato sobre Discapacidad-ek eta Fundación Vodafone España-k sinatu duten lankidetza hitzarmenari esker. Hitzarmen horren azken helburua da turismoaren sektoreko ikasle eta profesionalak sentsibilizatzea, informazioa eta prestakuntza eskaintzea, desgaitasunak dituzten pertsonei establezimendu eta helmuga turistikoetan ematen zaien arreta hobetzeko; eta, era berean, tresnak eskaintzeko, profesionalek establezimendu turistikoen irisgarritasuna diagnostikatzen jakin dezaten, mantentze lanak kudeatu eta hobekuntzako jarduerak martxan jar ditzaten. (10 ordu)

Norentzat:

  • Tokiko administrazio publikoetako eta/edo tokiko turismo enpresetako profesionalentzat.
  • Turismoko titulazioko ikasleentzat edo harekin lotutako bestelako titulazio batzuetakoentzat.

Informazio gehiago jasotzeko, egin klik hemen. Inprimakia hemen jaitsi dezakezu eta bidali helbide honetara: formación@predif.org

Ikastaroan izena emateko edo argibide gehiago eskatzeko, jar zaitez harremanetan Cristina Garcíarekin. Posta helbidea: formación@predif.org; telefonoa: 913715294.

http://blogs.deusto.es/alumni/curso-turismo-accesible-turismo-irisgarriari-buruzko-ikastaroa/

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>