Zure eskubideak eta betebeharrak unibertsitateko bizitzan. Topaketa Aldezlearekin

Tus derechos y deberes en la vida universitaria. Encuentro con la Aldezle.
2015/04/20
16:30 - 18:30
Paraninfoaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Zer eskubidek babesten zaitu unibertsitatean? Zer betebehar dituzu? Aldezleak world kafe batean parte hartzera gonbidatzen zaitu, ikasle moduan dituzun ESKUBIDE ETA BETEBEHARrei buruz hitz egiteko beste ikasle batzuekin, lagunarteko elkarrizketa errazten duen dinamika baten bidez. Nolakoak dira irakasleekiko harremanak, prozedura akademikoak eta eskaintzen zaizkizuen zerbitzuak? Eta ikaskideen arteko errespetua? Bada ziberbullingik?...
Zer duzu galdetzeko?
Topaketaren aurretik, galderak eta gogoetak bidal diezazkigukezu Twitterren bidez  @deusto-ra, hashtag hau erabiliz:  #AldezleTopaketa.
World kafean parte hartu nahi?
Apirilaren 20an egingo dugu, 16:30ean, Paraninfoaren ondoko klaustroan (Bilboko campusean). Gainera, Iñigo Lamarca Ararteko ohia izango dugu gure artean hausnarketa honetan, eta berarekin solasean aritzeko aukera izango duzu. Izena emateko inprimakia. Azken eguna: apirilaren 16a.
Baliatu inporta zaizuna adierazteko eskubideaz. Parte hartu! Entzun nahi dizugu!
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude