UNIC Day | Pop-Up CityLab | Harrera humanitarioa Deustuko Unibertsitatean
Deustuko Unibertsitateak UNIC Day ospatuko du azaroaren 4an, unibertsitateko komunitatearen artean UNIC aliantza europarra zabaltzeko helburuarekin. Goizean zehar, 9:30etik 13:30era hainbat ekitaldi egongo dira Garate Aretoan eta Klaustroan, UNICen egiten ari den lanera hurbiltzeko, Student Boardeko Deustuko ordezkariek antolatutako jarduera ludiko batzuen bidez UNIC ezagutzeko eta etorkizuneko unibertsitate europar batetik espero dena irudikatzeko eta proposatzeko.
Pop-Up CityLabs | Harrera humanitarioa Deustuko Unibertsitatean. Esperientzia eta praktika inspiratzaileak.
UNICeko gizarte eragileek Deustuko Unibertsitatean identifikatutako erronketako bat komunitate migratzailea gure hirietan integratzea da. UDk antolatutako UNIC CityLab honek hiri-erronka garrantzitsu horiei buruzko eztabaidan laguntzen du, eta herritarren, unibertsitatearen eta Bilboko gizarte eragileen arteko topagunea eskaintzen du.
Hizkuntza: gaztelania
Parte hartzen duten erakundeak: Deustuko Unibertsitatea eta Ukraina-Euskadi elkartea
Hizlariak:
- Oksana Demyanovich, Ukraina-Euskadi Elkarteko presidentea
- Odet Noa, Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako Bulegoko taldeko kidea, Ukrainako ikasleen harreraren arduraduna
- Rocco Caira, Deustuko Unibertsitateko irakaslea
- Deustuko Unibertsitateko aparteko seihilekoan hartutako ikasleak
Izena ematea: doakoa, aldez aurretik esteka honen bidez erregistratuta
Informazio gehiago: unic.ud@deusto.es