UNIC Pop-Up Citylab | Inmigrazioa eta gizarteratzea

UNIC Pop-Up Citylab | Inmigrazioa eta gizarteratzea
2022/05/10
12:00 – 13:30
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Unic-i atxikitako gizarte eragileek Deustuko Unibertsitatean identifikatutako erronketako bat komunitate migratzailea gure hirietan integratzea da. Deustuk antolatutako UNIC CityLab-ek hiri-erronka garrantzitsu horren inguruko eztabaida sustatu nahi dute UNIC Pop-Up CityLab honen bidez, hau da herritarren, unibertsitatearen eta Bilboko eragile sozialen arteko topagunean.

Pop-Up CityLab honekin, Deustuko Unibertsitatearen helburua da Bilboko hirian pertsona eta kolektibo migratzaileak gizarteratzeari lotutako erronka nagusiak identifikatzea.

Saioaren helburua da honako kolektibo hauek biltzea:

  • Deustuko unibertsitateko elkartea
  • Hirugarren sektoreko erakundeekin eta elkarteekin, bereziki komunitate migratzaileekin, kolaboratzen duten profesionalak eta pertsonak.
  • Bilbon bizi den komunitate migratzailea
  • Gaian interesa duen pertsona oro

Programa

1) Testuinguru globala eta tokikoa

2) Esperientzia kontakizunak

3) Gogoetak trukatzea, adituen, migratzaileen kolektiboen ordezkarien, ikasleen eta herritarren artean lantaldeetan erronkak identifikatzeko.

4) Ondorioen azalpena

Hizlari eta erakunde parte-hartzaileak

Hizkuntza: Saioa gaztelaniaz egingo da

Izen ematea: Doan esteka honen bidez. Epea zabalik dago maiatzaren 9ra arte edo lekua bete arte.

UNICi buruzko informazio gehiago: www.unic.eu/en

Kontaktua: unic.ud@deusto.es

 

 

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>