UNIC Working Conference 2025
Deustuko Unibertsitateak UNIC Working Conference 2025 hartuko du, Bilbon, azaroaren 4an eta 5ean.
Egun horiek aukera baliotsua eskainiko dute ezagutzak partekatzeko, lankidetza sustatzeko eta unibertsitate eta hiri inklusibo, konprometitu eta berritzaileez dugun ikuspegi partekatua indartzeko. Espero dugu konferentzia aberasgarria eta inspiratzailea izatea guztiontzat.
Zer da UNIC?
UNIC European University of Cities in Post-Industrial Transition 2020an sortu zen, Europako Batzordearen European Universities ekimenaren barruan. UNICen helburu nagusia irakaskuntza eta ikaskuntza modu berritzaileagoak, eskuragarriagoak eta inklusiboagoak sustatzea da, ingurune post-industrialetan kokatutako hirien erronkei eta beharrei behar bezala erantzungo dietenak, gizartean eragin handiagoa lortzeko.
UNIC hamar unibertsitatek osatutako sare bat da. Unibertsitate horiek trantsizio post-industriala bizi duten hirietan daude, eta gizarte superdibertsoak dituzte: Erasmus University Rotterdam (Herbehereak), Koç University (Turkia), Malmö University (Suedia), Ruhr University Bochum (Alemania), University College Cork (Irlanda), University of Liège (Belgika), University of Lodz (Polonia), University of Oulu (Finlandia), University of Zagreb (Kroazia) eta Deustuko Unibertsitatea.
