“Fede eta Justiziak 50 urte: herentzia eta etorkizuna” V. Jardunaldiak
Deustuko Unibertsitateak Fede eta Justiziako V. Jardunaldietara gonbidatzen zaituzte. “Fede eta Justiziak 50 urte: herentzia eta etorkizuna” izenburua izango dute aurten eta lehenengoz egingo dira Bilbon, 2025eko urriaren 17an eta 18an, Cristianisme i Justíciak, Alboanek eta Bilboko Loiola Zentroak batera antolatuta.
Jardunaldiok fedearen eta justiziaren arteko elkarrizketaren erronka berrietan sakondu nahi dute, Jesusen Lagundiaren 32. Kongregazio Orokorraren eta bere IV. Dekretuaren 50. urteurrenaren barruan, justizia fedeari datxekion dimentsio gisa kokatzen baitu.
Topaketak hitzaldiak, tailerrak eta ospakizunetarako guneak izango ditu, bertaratutakoen arteko partaidetza eta topaketa sustatzeko.
Erantsitako fitxategian programa aurkituko duzu zehatz-mehatz azalduta.
Informazio praktikoa:
Data eta lekua: 2025eko urriak 17–18, Arrupe Etxea (Aita Lojendio kalea 2, Bilbao).
Inaugurazio-mahaia (ostiralean, 19:00etan) jendearentzat irekia izango da; gainontzeko saioak eraikin berean egingo dira.
Izena ematea: 30 € (ostiraleko afaria eta larunbateko bazkaria barne).
Ostatua aukeran: ostiral eta/edo larunbat gauak, 40 € gau bakoitzeko, gosaria barne.
Kontaktua eta izen-ematea: jornadas@
