Varados (2019), 72’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa

Varados (2019), 72’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa
2020/11/17
11:00 – 13:00
Churruca aretoa eta streaming-a
 
Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 9an, 11:00etatik 13:00etara, “Mugikortasuna eta giza eskubideak” izeneko dokumentalen zikloa antolatu da.

Zikloak begien bistan jarri nahi du giza mugikortasuna arautzen duten politikek (berariaz, europar politikek) zer ondorio duten giza eskubideen arloan. Dokumentalen zikloak giza mugikortasunaren hainbat momentutan gelditu nahi du (lekualdaketa, mugak, harrerako gizarteko bizimodua) eta giza eskubideen urraketak eta Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioen duintasun eta eskubideen aldeko promesa iristeko borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu.

Dokumentalaren proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da bertan parte hartutako pertsonekin (zuzendariak, ekoizleak, protagonistak). Zikloa aurrez aurre (aretoko toki guztiak bete arte) edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.

 

Varados (2019), 72’  (Ikusi trailerra)

Mediterraneoan, gure zibilizazioaren oinarri izan den itsasoan, milaka errefuxiatu dago Europak noiz hartuko dituen zain. Kontinente zeharraren ateetan, itxaropena bizirik mantentzeko borrokan daude, egunero bizitzeko baldintza estu eta larrietan. “Varados” epe luzeko errefuxiatu horien eguneroko bizitzara hurbiltzen da. Atenaseko eraikin okupatuetan edo herrialde osoan barreiatuta dauden errefuxiatu eremuetan, euren bizitzarekin jarraitzeko dokumentazioaren zain jarraitzen dute gizon eta emakumeok.

- Solasaldiko partaideak:

Helena Taberna, zuzendaria.
Gotzone Pérez y Juan Ramón Murua,  Zaporeak GKEko boluntarioak (Bizkaia).
Cristina Churruca Muguruza, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institututa).

– Izen ematea:

  • AURREZ AURREKO EMANALDIA (aretoko tokiak bete arte)
    Churruca aretoa  >> EMAN IZENA
 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>