“¿Vas hablando (así) por la calle?” María del Carmen Méndez Santosekin solasaldia
María del Carmen Méndez Santos ikertzaile soziolinguista eta Vigoko Unibertsitateko irakasleak “¿Vas hablando (así) por la calle?” hitzaldia eskainiko du Bilboko campuseko Auditoriumean, urriaren 30ean, goizeko 11:00etan.
Mendez ikertzaileak hizkuntza dela medio gertatzen diren bazterkeriak, eta hitz egiteko moduaren kritikek ezkutatzen dituzten beste diskriminazio mota batzuk izango ditu mintzagai. Oraindik orain, No me gusta cómo hablas (o más bien no me gustas tú). Crítica de la discriminación lingüística liburua argitaratu du.
Elixabete Perez Gaztelu Gizarte eta Giza Zientzietako Euskal Gaien Institutuko zuzendariak aurkeztuko du ekitaldia eta Jone Goirigolzarri Garaizar Deustuko Unibertsitateko irakasle eta Equiling proiektuko kideak bideratuko du solasa.