“Veo cosas maravillosas.” 100 urte, Tutankamonen hilobia aurkitu zutenetik

“Veo cosas maravillosas.” 100 urte, Tutankamonen hilobia aurkitu zutenetik
2022/06/23
12:00 – 13:00
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 

Aurten, 100 urte beteko dira Antzinako Egiptoko hilobirik ospetsuena aurkitu zenetik. Oso osorik aurkitu zuten, faraoiak beste mundura eraman zituen jabetzez beteta, eta mende bat geroago ere liluratu egiten gaitu. Etor zaitez gurekin aurkitu zuten unera, eta jakingo duzu nork aurkitu zuen, nor zegoen han lurperatuta, zein objektu zituen inguruan eta zein madarikazio izan zen hainbeste espekulatu dena. Zatoz eta Howard Carterrekin batera zuk ere “gauza zoragarriak” ikusiko dituzu.

Sonia M. Guerrini Historian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Arkeologiako Ikasketa Aurreratuen Diploma lortu zuen Granadako Unibertsitatean, eta, gaur egun, Egiptologiako doktoratu aurreko ikertzailea da Durhameko Unibertsitatean (Erresuma Batua). Arkeologo gisa 20 urte baino gehiagoko esperientzia du landa-lanean, eta indusketak egin ditu Bizkaian, Kordoban eta Iberiar Penintsulako beste leku askotan, baita Ingalaterrako hainbat lekutan ere, hala nola Canterburyn, Londresen edo Stonehengeko inguruetan. 2015ean Amenofis III.aren bisirraren hilobiaren indusketan parte hartu zuen (XVIII. dinastia) Luxorren.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>