Etikari buruzko VI. Jardunaldiak
Jardunaldi hau adimen artifizialeko sistemak enpresetan pixkanaka ezartzeak dakartzan erronka etikoen inguruan garatuko da. Diskriminazio algoritmikoa edo eskubide digitalen babesa bezalako gaiak hobeto ulertzen eta aurre egiten laguntzea da helburua. Gaitasun hori gero eta beharrezkoagoa da jarduera profesional arduratsu baterako, bereziki zuzendaritza-mailetan.
Programa:
9: 00etan – Jardunaldiaren inaugurazioa:
Agustín Garmendia, Deusto Business Alumniko presidentea
Gorka Martínez, BBK Fundazioko zuzendari nagusia.
9: 15ean – Javier Arellano, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa.
9: 30ean – Solasaldia:
Ana Isabel Herrán Ortiz, Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko ikasleen, ikerketaren eta transferentziaren dekanordea. Zuzenbide zibileko irakaslea, zuzenbide digitalean aditua.
Javier Camacho, Advantere eta ICADEko irakasle eta ikertzailea eta Enpresa Etikan eta Adimen Artifizialean aditua.
Peru Sasia Etika Aplikatuko Zentroko Ezagutza Transferitzeko arduradunak gidatutako solasaldia.
10: 30ean – Solasaldia parte-hartzaileekin
11: 00etan – Networking/Kafea.