Hezkuntza Digitalari buruzko JEDI 2015 VII. Jardunaldiak
JEDI 2015 jardunaldiak Deustuko Unibertsitateko Bilboko kanpusean izango dira (Turing Aretoa -lehengo Bideokonferentzia Aretoa- Ingeniaritza Fakultatea, 211), otsailaren 26an (osteguna) eta 27an (ostirala), 15:30etik 19:30ra.
Sarrera librea eta doakoa da, baina aurretiaz izena eman behar da, aretoen edukiera kontrolatzeko eta tailerretarako txandak antolatzeko.
Programa
Otsailak 26
15:30 Hezkuntza Digitalaren VII. Jardunaldien aurkezpena
16:00 Rocio Lararen hitzaldia, “Robotika hezkuntzan”.
17:30 Kafea
18:00 Aldi bereko tailerrak: StoryStarter eta LearnToLearn, Scratch 2.0, Infografia digitalak eta Ikasgelan dokumentuak proiektatzen Youtuberekin.
19:30 Lehenengo jardunaldiaren amaiera
Otsailak 27
16:00 Esperientziak partekatzeko mahaia
17:30 Kafea
18:00 Aldi bereko tailerrak: StoryStarter eta LearnToLearn, Scratch 2.0, Infografia digitalak eta Robotika hezkuntzan.
19:30 Bigarren jardunaldiaren amaiera
Aurten bost tailer egongo dira bi egunetan banaturik, hori dela eta, parte hartu nahi dutenenek aukeratu egin beharko dute zeinetara joan egun bakoitzean:
- StoryStarter eta LearnToLearn, Rocío Lararekin.
- Scratch 2.0, Pablo Garaizarrekin.
- Infografia digitalen tailerra, Adela Fernández, Irene González, Mª del Mar Pérez eta Marcos Cadenato.
- Ikasgelan proiektuak dokumentatzen (ikus-entzunezko portfolioa) Youtubeko editorea erabiliz. Berta Martínezekin (OSTEGUNEAN SOILIK).
Robotika hezgarria, Mertxe J. Badiolarekin (OSTIRALEAN SOILIK).