Eusko Legebiltzarraren VIII. simulazioa

VIII Simulación del Parlamento Vasco
2026/03/23 - 2026/03/24
12:00 - 13:30
Eusko Legebiltzarra eta Auditoriuma
Gehitu Google Calendarrera

 

Zortzigarren urtez jarraian, Deustuko Unibertsitateak Eusko Legebiltzarraren simulazioa lantzen ari da. Zuzenbide parlamentarioaren arloko esperientziaren bidezko formakuntza hau ahalbidetzen du Eusko Legebiltzarraren eta Deustuko Unibertsitatearen arteko etengabeko hezkuntza-lankidetzak. Simulazioan legegintzako prozesu osoa garatzen da Eusko Legebiltzarrarena eredu gisa hartuta.

Ikasleek ekimenak izapidetzen dituzte hasieratik amaierara euren planteamenduak zuzentzen dituzten irakasle talde batek lagunduta. Hau da, Eusko Legebiltzarraren prozesua zehazki irudikatzen da 75 legebiltzarkide, talde parlamentario, aholkulari, legelari, txostenekin, ponentziekin, batzordeekin eta osoko bilkurarekin. Simulazio honen bidez jarduera parlamentarioaren irakaskuntza, ikaskuntza eta komunikazioko zenbait metodologia ezartzen jarraitzen dute bi erakundeek.

Hartara, euskal herritarren ordezkaritzaren gordailuzain den Ganberaren izaera, papera eta jardunaren inguruko prestakuntza eman nahi zaie gazteei, gaurkotasuneko hainbat gai lantzen diren bitartean, haien artean Kultu-lekuak edo -zentroak, Memoria Historikoa edo euskal erakundeen Gardentasuna. Egiten ari den zortzigarren edizio honetan azterketarako eta eztabaidarako erreferentzia gisa hartu dira hamahirugarren legegintzaldi honetako  bi ekimen legegile, zehatz, Euskadiko sustapen-izaerako tradiziozko zezen-ikuskizunak arautzeko lege-proposamena eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina erreformatzeko herri-ekimenez egindako lege-proposamena, autonomía-erkidegoei beren LGS ezartzeko eskumenak aitortzeko, EKren 150.1 artikuluaren arabera.

Bi legegintza-ekimen simulatu horiek ponentzian eta batzordeetan eztabaidatu dira. Hori dela eta, bi osoko bilkura simulatu egingo dira. Martxoaren 24an Eusko Legebiltzarrean egingo da goizeko 12:00etan eta bertan eztabaidatuko da zezen-ikuskizunak arautzeari buruz. Bigarren osoko bilkura Deustuko Unibertsitateko Bilboko campuseko entzungelan ospatuko da aurreko eguneko arratsaldean.

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude