Unibertsitate Irakasle Erretiratuen Elkartearen (ASPUR) bisita

Unibertsitate Irakasle Erretiratuen Elkartearen (ASPUR) bisita
2022/06/01 – 2022/06/02
10:00 – 11:00
Campus San Sebastián y Bilbao
 
Deustuko Unibertsitateak, ekainaren 1ean eta 2an, ASPUR Unibertsitateko Irakasle Erretiratuen Elkartearen XVII. Biltzarraren bigarren zatia egingo du, eta izenburu hau izango du: “Buru aktiboa: 60 urtetik aurrera bizitzea”. 40 pertsona bilduko ditu Bilbon eta Donostian (eta inguruetan) jarduera ludiko eta kulturalen programa baten inguruan. 2021eko maiatzean, Biltzarraren lehen zatian, hainbat hitzaldi antolatu ziren formatu birtualean, Pedro Fabro Deustuko Unibertsitateko Erretiratuen Elkartearen, Donostiako Udalaren eta Caixabanken laguntzarekin. Oraingo honetan, Biltzarra aurrez aurre egingo da eta programa hau izango du:

Maiatzaren 30ean, astelehena, ASPUR elkarteko 40 parte hartzaileei harrera egingo diete Eneko Goia Donostiako alkateak eta Cristina Lagé Turismo zinegotziak. Harreraren ondoren, Donostiako alde zaharra bisitatuko dute eta pintxoak dastatuko dituzte. Maiatzaren 31n, asteartea, parte hartzaileak Hondarribia eta Donibane Lohizunera joango dira, eta, amaitzeko, Donostiako Aquariuma bisitatuko dute. Ekainaren 1ean, asteazkena, elkarteko kideek Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa bisitatuko dute. Jardunaldi horretan, Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordeak hartuko du parte. Ekainaren 2an, Deustuko Unibertsitateko errektore José Mª Guibertek harrera egingo die Bilboko campusean, eta Guggenheim museoa bisitatzeko eta Bilbon ibilbide turistikoa egiteko aukera izango dute.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>