Bisitaldi gidatua Clínica CEMTROra
2016/10/06
17:00 - 19:00
Clínica CEMTRO
Av. Ventisquero de la Condesa, 42, 28035, Madrid
Kirol Kudeaketaren Lidergoko Programaren barruko jardueren barruan, Deusto Business Schoolek Clínica CEMTROren instalazioak ikusteko bisitaldi gidatuan parte hartzeko gonbita luzatzen dizu. Bisitaldia urriaren 6an izango da. Pedro Guillén doktorea, klinikaren sortzailea, izango da gidari.
Izena ematea (toki kopuru mugatua)
Clínica CEMTRO
Clínica CEMTRO ospitale orokorra da, Pedro Guillén kirurgialari eta ikertzaile ospetsuak sortua, Espainian artroskopia teknika sartu zuenak. Medikuntzako ia espezialitaterik gehienak hartzen baditu ere, kirurgian eta traumatologian dago espezializatuta, kirol traumatologian bereziki. Hori dela eta, Espainia osoko eliteko kirolarien erreferentziako zentro bihurtu da.
Pedro Guillén, munduko kirol medikuntzako espezialistarik handienetakoa da, Traumatologiako katedraduna UAMen eta Clínica CEMTROko zuzendari medikoa. Hainbat erakundetako kidea da: Kirurgiako Akademia Nazionalekoa, Medikuntzako Errege Akademia Nazionalekoa, Farmaziako Errege Akademia Nazionalekoa, Kiroletako Traumatologiako Europar Elkartekoa eta Kirol Medikuntzako Batzorde Nazionalekoa, besteak beste. Hainbat pertsonaia publiko tratatu ditu, haien artean, lehen mailako kirolariak.
Argibide gehiago- Kirol Kudeaketaren Lidergoko Programa - PLID
Argibide gehiagorako:Irene Pérez Tel.: 91 577 61 89 Posta elektronikoko helbidea: irene.perez@deusto.es
