Bisita Gidatua Global Sports Innovation Center-era (GSIC)

Bisita Gidatua Global Sports Innovation Center-era (GSIC)
2016/05/04
17:00 – 19:00
Global Sports Innovation Center (GSIC) . C/ Goya 90 28009 Madrid
 
Kirol Berrikuntzako Lidergoari buruzko Programaren barruko jardueren artean, Deusto Business Schoolek bisita gidatua antolatu du Global Sports Innovation Center-en (GSIC) instalazioetara, maiatzaren 4an, Iris Córdoba Zentroko zuzendari nagusiaren eskutik.

IZENA EMATEA

Global Sports Innovation Center (GSIC). Microsoftek sustatua, helburu nagusitzat du kirol industriaren balio katea hobetzea eta munduko erreferentzia bihurtzea sektore horretan, teknologia aurreratuena erabiliz eta era guztietako enpresen arteko loturak erraztuz, start-ups-ak eta finkatutako konpainia ertain eta handiak. GSIC-ek, bere bazkideen bitartez, zerbitzu teknologikoak, irtenbideak eta programak eskaintzen ditu, era guztietako publikoak dituen beharrei erantzuteko, ikasle, enpresari, gobernu eta industria arlokoak. GSIC konfiguratuta dago, ikerketa aplikaturako espazio ireki modura, irtenbide berritzaileak frogatzeko –enpresa eta kontsumitzaileentat-, lankidetzarako, enpresa garapenerako networkingerako eta enplegua sortzeko. Horretaz gain, kirolaren ekosistema sendoa sortu nahi dute, ekimen ekintzaileen inkubazioa sustatuz eta horien hazkuntzarako finantzaketan lagunduz. Zentroa nazioartekoa da eta gorengo mailako 90 enpresa eta erakunde ditu bazkideturik, munduko herrialde desberdinetakoak eta kirol sektoreko hainbat jardueraren adierazgarri direnak.

Ekitaldian Iris Córdoba izango da, Buenos Aireseko Unibertsitatean Zuzenbidean lizentziatua, INAP-Alcaláko Unibertsitatean Administrazioa eta Politika Publikoetako masterra da eta Industria Antolaketako Eskolako Ekonomia Digitaleko masterra. Bere lanbideko ibilbidearen garapenean, Ekintzailetza eta enpresa txiki eta ertainak sustatzearekin lotuta egon da, ikuspegi publikotik eta pribatutik, bai Latinoamerikan, bai Espainian, bereziki kultur industrian eta kirola eta entretenigarrien industrian. Martxan jarri eta zuzendu egin zuen, 6 urtez, Espainolaren plataforma, irabazi-asmorik gabeko enpresa elkarte berritzailea, espainiera baliabide ekonomiko bihurtzea eta kultur industriaren sektoreko ekintzailetza sustatu nahi dituena.

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>