Ilunpetik datozen ahotsak (Bilboko campusa)

Voces desde la oscuridad (Campus Bilbao)
2025/12/10
15:30 - 17:00
Paraninfoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 

Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta, Deustuko Unibertsitateak, Robert F. Kennedy Human Rights Fundazioarekin lankidetzan, “Voces desde la oscuridad” izeneko irakurketa antzeztura gonbidatzen zaitu. Emanaldia Bilboko eta Donostiako campusetan aldi berean egingo da datorren abenduaren 10ean.


 

Sari anitz jasotako Ariel Dorfman dramaturgoak idatzia, eta Kerry Kennedyren "Speak Truth To Power" liburuan oinarritua, obra honek munduko 37 giza eskubideen defendatzaileren testigantzak eskaintzen ditu.


 

Deustuko Unibertsitateko ikasle gazteen ahotsen bidez, giza eskubideen urraketen aurrean balioaz eta sendotasunaz hitz egiten diguten istorioak entzungo ditugu: adierazpen askatasuna, ingurumenaren babesa eta epaiketa justurako eskubidea, lan behartuaren abolizioa, askatasun erlijiosoa eta emakumeen eskubideak, besteak beste.


 

Ariel Dorfmanen hitzetan:
“Iluntasunetik bedeinkazio bat bezalakoak diren ahotsak. Bizitza osoa eman dut giza sufrimenduaren taupada izugarria eta gaiztakeriaren enigma konplexuak esploratzeko aukera emango didaten hitzak aurkitzen”.


Toki kopuru mugatua denez, mesedez, eman izena hurrengo inprimakiaren bitartez bertan izango zaretela adierazteko. Azken egunaabenduaren 3a, asteazkena (egun hori barne).

Izena emateko inprimakia (Bilboko campusa)

 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude