Webinarra: Online prestakuntzan arrakasta izateko gakoak

Webinarra: Online prestakuntzan arrakasta izateko gakoak
2021/04/21
17:00 – 18:00
Online
 
Oso modan dago, inoiz baino gehiago, baina online prestakuntzak tradizio luzea du, eta asko ikertu da azken urteotan. Webinarrean, unibertsitate arloko online prestakuntzaren kalitatean eragin gehien duten faktoreak laburbiltzen saiatuko gara. Prestakuntzaren diseinuarekin eta inplementazioarekin lotutako gaiak landuko dira, eta honako galdera hauei erantzuten saiatuko gara: Zer izan behar dut kontuan online ikaskuntzarako jarduerak diseinatzen ditudanean? Metodologia aktiboek funtzionatzen dute eredu honetan? Zer da hobe, taldeko jarduerak ala banakakoak diseinatzea? Bideoak baliagarriak dira? Eta foroak? Edukien kalitateak edo irakaslearekiko elkarrekintzak eragin handiagoa al du? Zer hartzen dute ikasleek garrantzitsuentzat? Bat dator euren ikaskuntza hobetzen laguntzen duenarekin?

Gonbidapena egiten dizugu Deustuko Unibertsitateko Deusto Online Unitateak antolatutako online prestakuntzari buruzko webinarrean parte hartzeko Jakinmina duten irakasle guztientzat dira, batez ere, online prestakuntzari buruz ikasten jarraitu nahi dutenentzat eta ingurune digitaletan aritzeko, irakasteko, ikasteko, lankidetzan aritzeko modu berrietarako prestatu nahi dutenentzat.

Zain izango gaituzu!

Izena emateko erabil ezazu esteka hau

Informazio gehiago izateko, idatzi hona: deusto.online@deusto.es

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

2 iruzkinak

Utzi erantzuna Ana(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>