Webinarra. “Lehiakortasuna ongizate inklusibo eta jasangarriaren zerbitzura”

Webinar
2021/06/30
17:00 - 18:00
Gehitu Google Calendarrera

 
Lehiakortasuna ongizate inklusibo eta jasangarriaren zerbitzura izenburua duen webinarra Orkestra koadernoaren aurkezpen gisa erabiliko da. Loiolako Iñigo ekimenaren baitan egin da eta Latinoamerikako Unibertsitate jesuiten Elkarteko (AUSJAL) 14 unibertsitatek parte hartzen dute bertan. Lanak lehiakortasunaren esanahi berria proposatzen du, logika ekonomikoa gainditzen duena, lurraldeen ongizate inklusiboa eta jasangarria azken helburu gisa erabiltzeko. Halaber, lurraldeko eragileek lehiakortasun horren eraikuntzan duten rola ere aztertzen du. Horretaz gain, ekitaldian ikusiko dugu nola gauzatu den inplikatutako unibertsitateen artean lehiakortasunaren kontzeptuaren esanahi berria sortzea, eta jakingo dugu nola lagundu dezaketen sortutako esparruek hausnartzen enpresek, administrazio publikoek eta unibertsitateek ongizatearen zerbitzura dagoen lehiakortasuna lortzeko duten rolari buruz.

Hizlariak:

- Luis Arriaga, AUSJALeko presidentea eta ITESOko errektorea - Jose Maria Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea - David Fernández, AUSJALeko idazkari exekutiboa - Mari Jose Aranguren, Orkestrako zuzendari nagusia Moderatzailea: - Roberto Horta, Uruguaiko Unibertsitate Katolikoko Lehiakortasun Institutuko ikertzailea
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude