Webinarra: Datu pertsonalen kudeaketaren erronkak
Azken hilabetetotan, administrazioek eta enpresek pandemiari aurre egin behar izan dioten honetan, ondoriorik garrantzizkoenetariko bat datuen tratamendua izan da: kutsatutako pertsonena, kutsatuta egon litezkeenena, kontrol orokorrak inguru jakinetara sartzeko, probak lan inguruan, baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonen zerrendak egin eta komunikatzea, helburu jakinetarako pertsonen zerrenda erara datuak lagatzea (txertaketa egiteko, esaterako), ikasleen datuak lagatzea kutsatzeen kudeaketa egiteko, beste arazo batzuen artean.
Web-mintegi honetan, arazo horietako batzuen balantzea egingo dugu eta ikusiko dugu datuen babesa zelan aplikatu den edo zelan parte hartu duen arlo horretako erabakiak hartzean, kontuan hartuta osasun datuen kudeaketari egiten zaiola aurre, babes berezia duten datuei.
Zuzendaria: Ana I. Herrán Ortiz. Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Ikasleen dekanordea eta irakaslea.
Izena ematea doakoa, hemen.
Daniel Villar – Osakidetzako Datu Pertsonalen Babeseko ordezkaria
Pablo Garrote – Abokatua eta IMQ taldearen Datu Pertsonalen Babeseko ordezkaria eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko irakaslea
Iñaki Pariente - Abokatua, Deustuko Unibertsitatearen kanpoko aholkularia eta Zuzenbide Fakultateko irakaslea