Webinar: “Generación de Nuevos Modelos Digitales de Negocio”

Webinar:
2018/02/22
19:00 – 20:00
Online
 
Zer dira Lean Startup y Design Thinking metodologiak? Zergatik esaten da iraultza egin dutela sortzen ari diren enpresa berrien munduan? Zein paper dute negozio digitalen inguruneetan berritu eta esperimentatzerakoan?

Galdera horiei erantzuteko, Digital Business Schoolek eta Inesdi Digital Business Schoolek gonbidapena egiten dizu “Generación de Nuevos Modelos Digitales de Negocio” izeneko webinarrean parte hartzeko. Bertan aurkeztuko dira kontzeptu eta metodologia garrantzitsuenak negozio digitalen eredu berriak sortzeko, bai ekintzailetzako inguruneetan, bai barneko ekintzailetza korporatibokoetan.

Webinarra otsailaren 22an izango da, 19:00etatik 20:00etara Enpresaren Eraldaketa Digitaleko Programaren edizio berriaren esparruan. Hizlariak: Oswaldo Lorenzo, programaren zuzendari akademikoa; Lucas González, CCO International Business Florentaise, eta Fernando San Martín, CEO de BTWINbooks.

  • Eguna eta ordua: Otsailaren 22an, 19:00etan
  • Formatua: Webinar (Online)
  • Iraupena: Ordu 1
  • Hizlariak:

Fernando San Martín, CEO de BTWINbooks

Lucas González, CCO International Business en Florentaise

Oswaldo Lorenzo, TDE programako zuzendari akademikoa

Fernando San Martin Industria Ingeniaria (Universitat Politèctica de Catalunya). Doktoregoa hasi zuen Berrikuntzaren Kudeaketa eta Politika Teknologikoa izeneko gaian Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (UPM) eta MBA da IEn. Hogei urteko karrera profesionala eman du starup-en berrikuntza, estrategia eta ekosistemen arloan, horietatik bederatzi Innovalia taldean, start upen berrikuntza, eraldaketa eta programen nazioarteko programak lideratzen Espainian eta Ekialdeko Europan. Hamar urte eman ditu Barrabés taldean, StepOne-eko CEOa, Estrategiako zuzendari eta Gobernuekiko harremanetako zuzendari izanik. Duela 5 urte sortu zuen Bamboo Seed Capital eraldaketa digitaleko inbertsioetarako, eta duela bi urte gauza bera egin zuen BTwinBooks enpresan, eta startup horrek editorialen sektoreko eraldaketa digitala du helburu.

 

Lucas González Navarrete Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako lizentziatua da Deusto Business Schoolen. Hogei urteko esperientzia profesionala du, horietatik 15etan multinazionaletako postu garrantzitsuetan egon da, bai estatu barruan, bai Europan, hainbat sektoretan: esaterako nekazaritzako elikagaiak, energia, baratzezaintza eta ingurumena. Gaur egun, Frantziako lorazaintzako multinazional bateko nazioarteko zuzendaria da eta negozioaren estrategia eta garapenerako aholkularitza dauka.

 

Oswaldo Lorenzo  Warwick Business Schooleko Enpresen Administrazioko doktorea da eta Estrategia Digitaleko, Operazio eta Informazio Sistemetako irakaslea, Deusto Business Schoolen. Aurretik, IE Business Schooleko irakaslea izan zen eta atzerriko hainbat unibertsitatetako irakasle bisitaria da. Haren ikerrildo nagusiak hauek dira: informazioaren teknologien eta plataforma digitalen ezarpena, asimilazioa eta hedapena, negozio-prozesuak eta hornikuntza-kateak hobetzeko.  Arlo horretan esperientzia zabala du, eta sektore askotako enpresekin (besteak beste, automobilgintza, finantza zerbitzuak, administrazio publikoa, eta energia arlokoekin) aholkularitza lanetan aritu da. The Long Conversation: Maximizing Business Value from IT. Liburuaren autorea da.

 

*Izena eman ondoren jasoko dituzu parte hartzeko jarraibideak.

Izena ematea

 Informazio gehiago Enpresaren Eraldaketako Programari buruz

Informazio gehiago:

Irene Pérez
Tel. 91 577 61 89
Emaila: irene.perez@deusto.es 
www.dbs.deusto.es/tde

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>