Webinarra: Eskolak bideohitzaldi bidez egiteko tresnak

Webinarra: Eskolak bideohitzaldi bidez egiteko tresnak
2021/02/10
17:00 – 18:00
Online
 
Aurten zerbait ikasi dugu: bideohitzaldiak egiteko tresnek aukera asko ematen dizkigute gure ikasleekin eskola sinkronoak egiteko.

Tresna horiek hainbat baliabide dituzte gure eskolak edo bilerak atseginagoak eta parte-hartzaileagoak egiteko. Web-mintegi honen bidez, tresnak erakutsiko ditugu zure online saioak egiteko estrategiak eta jarduerak garatu ahal izateko, saio interaktiboak egiteko, taldeen sorkuntzen, bozketen, inkesten, galderen eta abarren bidez. Bideohitzaldien aplikazioen funtzionalitate batzuk berrikusiko ditugu, Google Meet edo Zoom, adibidez.

Deustuko Unibertsitateko Deusto Online Unitateak antolatutako online prestakuntzari buruzko web-mintegien zikloan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Irakasleentzat dira, batez ere, online prestakuntzari buruz ikasten jarraitu nahi dutenentzat eta ingurune digitaletan irakasteko, ikasteko eta lankidetzan aritzeko modu berrietarako prestatu nahi duten irakasleentzat.

Zain gaituzu!

 

Eman ezazu izena esteka honetan.

Informazio gehiago izateko idatzi helbide honetara. deusto.online@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

5 iruzkinak

  1. Muchas gracias maestro por compartir su experiencia en las clases online.

    Probo la tableta gráfica xp-pen ( https://www.xp-pen.es ) en el Salo del OneNote. Es posible utilizar la tableta en multitud de programas , como pueden ser programas de dibujo o pizarras virtuales .

    En el caso de OneNote o Word , es posible utilizar la tableta para diferentes funciones, entre ellas la de dibujar en un lienzo o la de tachar líneas de texo.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>