Webinar: Adimen Artifiziala. Aukerak ala mehatxuak?

Webinar: Adimen Artifiziala. Aukerak ala mehatxuak?
2019/06/12
18:00 – 19:00
Online
 
Executive Education sailetik, gonbidapena egiten dizugu Adimen Artifizialari buruzko webinarrean parte hartzeko. Ekitaldia ekainaren 12an izango da, 18:00etan.

Adimen artifiziala ez da bakarrik modako kontzeptua. Enpresak adimen artifiziala zabaltzen ari dira, bezeroarengana heltzeko modu berezi modura, eta horrela hobeto ulertzeko euren beharrak eta portaerak.

Testuinguru horretan, Adimen Artifizialak, batetik, Marketing funtzioak automatizatzeko aukera sortzen, eta, beraz, denbora eta ahalegina aurrezten ditu; bestetik, aukera ematen du identifikatzeko aukera berriak, produktu berriak eta bezeroengana era pertsonalizatuan heltzeko aukera berriak, datu kopuru handietan eta algoritmo konplexuetan oinarriturik.

Hori bai, nahiz eta Adimen Artifiziala den azken hamarkadetako teknologiarik disruptiboenetako bat, hura aplikatzeak arriskuak ditu eta beharrezkoa da negozio arduratsurako printzipioak izatea.

Laburbilduz, saio hau gonbidapena da, eztabaida berriak sortzeko, Marketinaren esparruan Adimen Artifizialak dituen erabilera, aukera eta arriskuei buruz.

Eman izena saiorako

Hizlaria:

Miguel Angel Garay: Telefónicako Digitalizazio zuzendaria, eta Deustuko Unibertsitateko Informatikako lizentziatua eta Adimen Artifizialeko doktorea.

Twitter: @luismigaray

LinkedIn: https://www.linkedin.com/in/luismigaray/

Teknologia eta bezeroak Zutabe bi horiek izan litezke nire karreraren hasieraren eta orainaren adierazgarri; izan ere, azken 20 urteotan negozioaren garapenari, bezeroen esperientzia digitalari eta eraldaketa digitalari loturik egon da.

Telefónican neure zaletasun handiena garatzeko pribilegioa izan dut: Irtenbideak bilatzea arazo orokorrei Deustuko Unibertsitatean Informatikako Ingeniaritza ikasi nuenean ere, bazen erronka eta gaur egun ere, bada, 25 urte geroago. Izan ere, Digitalizazioko zuzendari modura, ohorea dut bezero esperientzia eta ingurune digitaletako teknologia lideratzeko.

Gaur egun B2B / B2C esparruetan lankidetzan aritzen naiz arlo batzuetan: online negozioaren garapenean, gure bezeroei lagunduz autozerbitzu digitalerako potentzial guztia aprobetxatzen; mugikortasunerako potentziala sustatzen edo balio iturri berriak

Nerea Pérez Dorca
nereaperez@deusto.es
Tel. 915 776 189 ext. 7008

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>