Webinar: STEAM ikasgelan
2021/10/20
17:00 – 18:30
Nola ezarri STEAM proiektu bat ikasgelan?
Datorren urriaren 20an web-mintegi honetara gonbidatzen zaitugu. Bertan STEAM Hezkuntzako 3 ekimen finkatu ezagutuko ditugu, 3 ikastetxeren esperientziari esker. Horiek dira erantzungo diren galderetako batzuk: Nola eraman ikasgelara proiektu horiek? Nola lotu elkarrekin STEAM ikasgaiak? Zein metodologia erabili daitezke? Nola eragiten dute ikasleengan? Zein mailako ikasleekin hartu daiteke parte? Zein baliabide behar dira?.
- “Elhuyar Zientzia Azoka”. Elorrio BHI ikastetxearen esperientzia
- “FIRST LEGO League Euskadi”. Fleming herri eskolaren esperientzia
- “Inspira STEAM“. Gernika BHI institutoaren esperientzia