Webinar: 2019rako joera digitalak

Webinar: 2019rako joera digitalak
2019/01/08
18:00 – 19:00
Online. Online
 
Gonbidapena egiten dizugu hurrengo webinarrean parte hartzeko eta lehen pertsonan esperimentatzeko Deusto Business Schooleko metodologia. Rosa Almarza irakaslearen eskutik, 2019rako joera digitalak ezagutuko dituzu.

Teknologia kontsumitzaileen bizitza eraldatzen ari da eta, beraz, enpresetan lan egiteko modua ere bai. Eraldaketa digitalak eragina du enpresetan, ikuspuntu guztietatik. Prozesuak, antolamendua, lan egiteko era eta kontsumitzailearengana heltzeko modua.

Saioan, galdera hauei erantzungo diegu:

  • Zein joera digital izango dira nagusi datozen urteetan?
  • Zein enpresa mota ari da aplikatzen joera digital horiek?
  • Zein oztopo dago enpresetan joera berriak ezartzeko/garatzeko?
  • Zein faktore da beharrezkoena konpainia bateko eraldaketa digitalerako?

Hizlariari buruz:

Rosa Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritzako eta Marketineko lizentziatua da, Publizitatean diplomaduna eta ibilbide luzea du kontsumo handiko enpresetan lan egiten. Hamahiru urtez izan da Procter&Gamble taldeko kidea, Europako ekialdeko Marketin Digitaleko zuzendaria eta etapa berria hasi du Marketineko aholkulari eta irakasle modura.

Gure webinarrean parte hartu nahi baduzu, eman izena esteka honetan:

Izena emateko

Eman izena 2019ko urtarrilaren 7a baino lehen.

Argibide gehiago

Nerea Pérez 
nereaperez@deusto.es
Tel. 944 139 003 luz. 3109

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>