Work Kafea Aldezlearekin: “Ikasleen Araudia: jakin nahi duzuna”

Work Café con la Aldezle:
2016/04/13
16:30 - 18:00
Paraninfoaren ondoko klaustroa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Zelako jokabideek dakarte zigorra Unibertsitatean? Zein kasutan zabal diezazkigukete diziplina-espedienteak ikasleei?
Work Kafea Aldezlearekin
Eguna eta ordua: apirilak 13, 16:30ean Lekua: Paraninfo ondoko klaustroa Izena ematea: parte hartu nahi baduzu, bete ondorengo inprimakia (azken eguna, apirilaren 11 edo tokiak bete arte) Aldezleak Work Kafe batean parte hartzera gonbidatzen zaitu Ikasleen Araudiko Diziplina-araubideari buruz. Zuk eta zu bezalako ikasleek gai horren inguruko hainbat galdera egin eta horien inguruan sakondu eta eztabaidatu ahal izango duzue. Aukera bikaina izango da zer arau-hauste dagoen bertatik bertara ezagutzeko, zein den bakoitzak izan dezakeen ardura maila ezagutzeko, zein bitarteko dagoen horiei amaiera emateko eta ikasleak zein puntutaraino dauden inplikatuta jakiteko. Hasierako agurra egin eta gaia aurkezteko,Jaime Oraá izango dugu, UNIJESeko presidentea. Esteka hauetan kontsulta ditzakezu jorratuko ditugun araudien testuak. Eztabaida aurreratu nahi baduzu, bidali zure galdera helbide honetara: aldezle@deusto.es.
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude