Work Kafea: Abokatutzan jardutea 2022an | SOP
Nola hasi abokatutzan?
Zer-nolako aukerak daude?
Espezializazioa komeni da?
Zer baldintza bete behar dira abokatu moduan jarduteko?
Zer ezaugarri baloratzen dira abokatu ona izateko?
Zer da esanguratsuena jarduterakoan? konponbidea bilatzea? konfidantza sorraraztea? bezero-kartera ona izatea?
Zure Gradua edo Gradu Bikoitza amaitzen ari bazara edo amaitu baduzu, praktikak egin badituzu, eta zeure burua abokatu moduan jarduten ikusi baduzu, baina gai horiek eta beste asko planteatu bazaizkizu, WORK KAFE interesgarri batera gonbidatzen zaitugu Enplegu Foroaren barruan.
Jardunean ari den abokatu batekin hitz egin ahal izango duzu, eta pozik erantzungo ditu zure galdera guztiak.
Ez izan zalantzarik eta apuntatu formulario honen bidez. Zain gaituzu!
Izena emateko esteka