Workshopa: “Mehatxuen prebentzioa IT inguruneetan”
Horrelako mehatxuak oso arriskutsuak dira erakundeentzat eta inpaktua dute merkatuan, industriako espioitzan eta produktibitatea geratzea ekartzen dute.
Hori dela eta, beharrezkoa da ezagutzea zeintzuk diren erasotzaileek erasotzeko erabiltzen dituzten tresnak eta soluziobideak edukitzea, mehatxuak prebenitzeko, erasorako esparrua ahalik eta txikiena bihurtuz eta mehatxuak ikusgarri eginda kontrolatzeko aukera emanez.
Saio honetan azpimarratu egingo dira erakundeek dituzten mehatxu eta arriskuak, eta aztertuko egingo da zein prebentzio sistema ezarri behar dituzten enpresek arrisku horiek gutxitzeko. Demo laborategia aztertuko da, benetako mehatxuak sortuko dira, ikusiko da nola jokatzen duten mehatxu horiek eta nola prebenitu sareko azpiegituran, endpointen eta SaaS aplikazioetan.
Workshoparen barruan aurkeztuko da Deusto Ingeniaritzak 2018ko irailean aterako duen Zibersegurtasuneko Programa berria. Horren gaineko informazio zehatza kontsultatu liteke hemen: www.ciberseguridad.deusto.es
Plangintza
- 18:00. Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
- Asier Perallos, Deusto Ingenieritzako dekanoa.
- Pablo Garaizar, Zibersegurtasuneko Programaren zuzendaria.
- 18:15-20:00. Workshop IT inguruneetako mehatxuak prebenitzeko neurriei buruz.
- Pablo Ibáñez, Systems Engineer – Palo Alto Networks
- Alberto Prado, Regional Sales Manager – Palo Alto Networks
Norentzat
Erakundeetako arlo funtzionalen arduradunentzat, CIO (Chief Information Officer), CTO (Chief Technology Officer), baita CISO (Chief Information Security Officer) edo CSO (Chief Information Officer) izanik, zibersegurtasunari buruzko ezagupena eguneratu nahi dutenentzat eta, oro har, bere erakundean horrelako mehatxuak prebenitzeko interesa duen edonorentzat.
Kontaktua:
formacion.ingenieria@deusto.es
(+34) 650 82 50 11
Babeslea: