Iraupen luzeko langabetuentzako world kafea, enplegagarritasunerako erronka eta proposamenen inguruan
9:15etik 13:00etara, Ingenio aretoan (Deustuko Unibertsitateko ESIDE eraikineko 3. solairuan) world kafe bat izango da, epe luzeko langabetuen enplegagarritasuna hobetzeko zer egin beharko litzatekeen eztabaidatzeko, hau da, enplegagarritasunaren erronka eta proposamenei buruz. Epe luzeko langabetuei zuzendutako topaketa hau Bizkaiko Foru Aldundiak eta Deustuk batera (BizkaiLab hitzarmenaren barruan) egiten diharduten Bizkaiko iraupen luzeko langabetuen enplegagarritasunerako erronkak eta proposamenak ikerketaren zereginen artean dago kokatuta. Goizez, parte hartzaileak zenbait galderari erantzuten saiatuko dira: Zelako zailtasunei egin behar izan diet aurre enplegua bilatzeko orduan? Zer proposamen edo iradokizun egingo nieke enplegu emaileei eta enpleguko arduradunei, zailtasun horiek gainditzeko? Enplegu bila ari den pertsona naizen aldetik, zer ekarpen egin dezaket egoera hori hobetzeko? Toki kopuru mugatua. Etortzekoa bazara, mesedez jakinarazi: 944:139 003, luz.: 2063. Bete inprimakia.