Deustuko Unibertsitateko X. Itsas Foroa
Oraingo honetan, gai horretan adituak diren hiru lagun handi ditugu, itsas industriaren alderdi garrantzitsuak eta egungoak aztertzeko:
Pedro Nonay jauna, munduko aditu handienetakoa lehengaien merkatu globaletan, 36 urte baino gehiagoko esperientzia duena esparru horretan. Enpresaburu gisa, agro-commodities arloan, Itsaso Hilaren eskualdeko konpainia liderra zuzendu zuen. Aurretik Mundu-mailako Talde Exekutiboko kide izan zen eta EMEArako (Europa, Itsaso Beltza, Ipar Afrika, Ekialde Ertaina) Louis Dreyfus Company-ren kontseilari delegatua. Era berean, Cargillen lan egin du 20 urte baino gehiagoz, zerealen inportazioen eta SATen zuzendaritzaren buru izan da. Ohiko panel-aurkezle eta hizlaria da hainbat biltzar eta unibertsitatetan, baita artikulugilea eta “Pensando 2020″ liburuaren egilekidea ere. Hainbat enpresatako kontseilu-kidea eta hiru kontinentetako boluntariotza-elkarteen babeslea.
José Maura Barandiaran jauna esperientzia profesional handiko abokatua da Nazioarteko Itsas Zuzenbidearen eta kalte-ordainen nazioarteko araubidearen esparruan. 2002an, FIDACen Erreklamazio Departamentuaren zuzendaritza hartu zuen eta, 2011n, Erakundeko zuzendari izendatu zuten. Kargu hori 2021era arte bete du.
Carlos Sanlorenzo jauna Zuzenbidean lizentziatua da Valentziako Unibertsitatean, Itsas Zuzenbideko eta Itsas Negozioko eta Portuko Kudeaketako Masterra (Shipping Business) Bartzelonako Nautika Fakultatean (UPC) eta Portuko Instalazio Nautikoen Zuzendaritzako masterra. 2003tik jardunean dagoen abokatu honek, itsas zuzenbidearekin eta, batez ere, aisialdiko nautikarekin zerikusia duten gaiak jorratzen ditu. Bartzelonako Nautika Fakultateko Zuzenbide eta Itsas Negozioko Masterreko irakaslea da, baita nautikan espezializatutako graduondoko beste ikastaro batzuetako irakaslea ere, eta Nazioarteko Itsas Erakundeko (IMO) Itsas Enbaxadore izendatu zuten Espainiarako, 2017an.
Jardunaldia ikasleei, irakasleei, ikertzaileei, mota guztietako lanbide juridikoetako funtzionarioei eta administrazio publikoetako langileei zuzenduta dago, bai eta herritarren eskubide digitalek administrazio publikoei planteatzen dizkieten erronketan interesa duten pertsona guztiei ere.
Itsas Foroa edizio guztietan zehar antolatzen da Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren mendeko Itsas Administrazioaren Eskolarekin Itsas Enpresen Kudeaketa eta Itsas Zuzenbideko Masterrak egiten duen lankidetzari esker.