XI. Finantza jardunaldiak antolatu dituzte Deusto Business Schoolek eta Deusto Business Alumnik
Edizio honetan, Scottish Financial Enterprise erakundeko presidente Sandy Begbiek parte hartuko du. Eskoziako finantza-sektoreak nola eraldatzen eta berrasmatzen jakin duen azalduko du, erronka historiko garrantzitsuen aurrean. Finantza-klusterra instituzionalizatzeak atzerriko inbertsioak erakartzeko eta talentua eta produkzio-kapitala atxikitzeko duen erabilgarritasuna azalduko digu.
Gainera, Jon Ander de las Fuentesek, BasqueFIK Euskadiko finantza eta inbertsio klusterreko presidenteak, parte hartuko du, eta euskal finantza kluster berriaren helburuei buruz hitz egingo digu. Helburu horien artean daude Euskadi inbertsiorako lurralde erakargarri bihurtzea, finantza ekosistemaren eraldaketa lehiakor eta jasangarria egitea, eta lege neurrietan ekimen berritzaileak bultzatzea.
Ekitaldi hau aukera paregabea izango da esperientzia horietatik ikasteko eta finantza sektorean aukera berriak aztertzeko.
EGITARAUA:
13:00 Ongietorria egingo du Anton Azlorrek, Deusto Business Alumniko presidenteak.
13:10 Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak hasiera emango dio.
13:20 Sandy Begbie, Chief Executive of Scottish Financial Enterprise. Moderatzailea: Mikel Larreina, Deusto Business Schooleko Nazioarteko eta Erakunde Harremanetako dekanordea.
14:20 Jon Ander de las Fuentes, BasqueFIKeko presidentea. Moderatzailea Manu Martín-Muñío, Kutxabank Investment – Norbolsako zuzendari nagusia.
14:50 Itxiera: Noël d´Anjou Olaizola, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburua.
15.00 Ekitaldiaren amaiera: Bazkaria (koktel formatuan), klaustroan.