Zahartzaroa XIX. Kongresua
2021/11/26
09:00 – 18:00
Edificio Larramendi. Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
Zahartzaroa Euskal Geriatria eta Gerontologia Elkarteak, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean, “Zahartzaroa XIX. Kongresua” antolatu du. Bertan izango da Xabier Riezu Donostiako campuseko errektoreordea ere.
Bizi behar dugun garai nahasi honetan murgilduta, egoeraren normalizatze mailakatuak jardunaldi zientifiko hau antolatzera bultzatu gaitu, eta bazkideekin berriz elkartu nahi izan dugu.
Bere izenburuak, “Jakintzaren eguneratzea eta bizitzaren normalizazioa”, bizitzarako ditugun nahiak sinbolizatu nahi ditu. Alde batetik, ezagutza eguneratu nahi dugu, gure adinekoei arreta hobea emateko. Bestetik, harreman sozialak eta profesionalak normalizatzeko nahia, bizitzen ari garen denbora eta hartu beharreko prebentzio neurriak errespetatuz.