Industria Ingeniaritzako Ikasleen Ordezkarien XLVII. Biltzarra

Industria Ingeniaritzako Ikasleen Ordezkarien XLVII. Biltzarra
2019/11/22
09:00 – 12:00
Turing aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Gonbidapena egiten dizugu Espainia osoko Ingeniaritza Ikasleen kongresu batera. Pozgarria da guretzat Industria Ingeniaritzako Ikasleen Ordezkarien XLVII. Biltzarreko jardueretara gonbidatzea. Ikasleen elkarte bat gara, eta bertan biltzen gara estatu osoko Ingeniaritza eskola ezberdinetako delegatuak. Aurreko kongresuetan bezala, inguruko enpresekin elkarlanean aritzen gara, ikasleek gure erara esku hartzeko aukera izateko ponentzia hurbilagoak egiteko. Normalean, ikasleei zuzendutako hitzaldiak eskaintzen dizkigute, zure etorkizun profesionala nolakoa izan daitekeen jakiteko ideia zabalagoa izaten lagun diezaguketenak.

Ekitaldia 9:00etatik 12:00etara izango da, azaroaren 22an, Ingeniaritza Fakultateko hirugarren solairuko Turing aretoan.   Etorri nahi baduzu, baina klasea baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: serch.lopez@opendeusto.es, eta lagunduko dizugu. Bertan izango dira Gestamp, Idom eta Velatia:

  • • 9:00: Beatriz Gonzalezek, Gestampekoak, Industria 4.0 automobilgintzan nola aplikatzen duten azalduko digu. Automobilak nola pertsonalizatzen diren, zein den sektorearen etorkizuna, eta hori pertsonekin nola erlazionatzen den.
  • • 10:00: Tomas Gonzalez, IDOMekoa) bere enpresaz eta aurrera eramaten ari diren proiektu interesgarriez arituko da, eguzki teleskopioaz adibidez.
  • 11:00: Sendoa Soroak,Velatiakoak, aurkezpen bat egingo digu: “La Transformación Digital: Nuevos retos y oportunidades

Gainera, Biltzarreko kideak ezagutzeko aukera izango duzu, zu bezalako ikasleak baitira, Espainia osokoak, elkartearekin eta ordezkaritzekin oso modu aktiboan kolaboratzen dutenak.

Topaketa bazkalorduan izango denez, luntxa eskainiko zaie parte hartzaileei. Animatu zaitez!

Izena emateko
 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>