XVIII. Jardunaldiak Europar Batasun sozialean, Europako gizarte-inklusioko politikei buruz

XVIII. Jardunaldiak Europar Batasun sozialean, Europako gizarte-inklusioko politikei buruz
2015/04/20 – 2015/04/21
18:00 – 20:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Europar Batasunak asmo handiko bost proiektu ezarri ditu 2020rako, enplegu, berrikuntza, hezkuntza, gizarte integrazio eta klima/energia esparruetan. Arlo horietako bakoitzean, estatu kide bakoitzak bere helburuak ezarri ditu. 2020ko Europar Estrategiaren barruko lehentasunetariko bat gizarte bazterketaren kontra borrokatzea da. Jardunaldi hauen helburua aditu talde bat biltzea da, gai horretako estrategiaren garapenari buruzko euren analisi eta hausnarketak egiteko, batez ere gizarte integrazioko politiketan, aurrerakuntzetan eta aplikazioko lehen urteetako mugetan, baita hurrengo urteetarako erronken inguruan ere.

Programa

Apirilak 20, astelehena

18:00etan inaugurazioa izango da, bertan izango dira Deustuko Unibertsitateko José Antonio Rodríguez Ranz, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko dekanoa, eta Maite Asensio de la Villa, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko Katastroaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusia.

Jarraian, 18:10ean, Mª Luz Suárezek, Deustuko Unibertsitateko Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendariak, Jardunaldiaren eta hizlarien aurkezpena egingo du.

18:15ean, Javier Bilbao Ubillos Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia Aplikatuko Saileko irakasle titularrak, hitzaldia eskainiko du: El funcionamiento de los mercados de trabajo y las politicas de empleo en la UE.

Jarraian, 18:40an, Emanuela Lombardo Madrileko Unibertsitate Complutenseko irakasleak Políticas de igualdad de la UE en tiempos de crisis hitzaldia eskainiko du.

Jardunaldia amaitzeko, 19:00etan Desafíos para los Estados de Bienestar y las políticas sociales tras la crisis económica ponentzia eskainiko du Eloísa del Pino Matute zientzialariak, CSICeko (Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua) Ondasun eta Politika Publikoen Institutuko Ekonomia eta Politika Saileko titularra.

Apirilak 21, asteartea

Ekitaldia 18:00etan hasiko da, Mª Luz Suárezek, Deustuko Unibertsitateko Europako Ikaskuntzen Institutuko zuzendariak, Jardunaldiaren eta hizlarien aurkezpena egingo du.

Jarraian, 18:10ean, El impacto de la nueva gobernanza económica europea en la lucha contra la exclusión social ponentzia egongo da. Hizlaria Ainhoa Lasa López izango da, Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbideko Europako doktorea eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Europaren Integrazioa ikertaldeko kidea.

18:40an, Políticas de integración de inmigrantes ponentzia eskainiko du Elena Sánchez-Montijanok, CIDOBeko (Centre for International Affairs) ikertzaile nagusia eta Universitat Pompeu Fabrako GRITIMeko ikertzaile elkartuak.

Jarraian, 19:10ean, The strategy of the European Union against poverty: opportunities and challenges hitzaldia eskainiko du Sian Jones-ek, EAPN (The European Anti Poverty Network) Policy Coordinator denak.

Jardunaldien antolatzailea Deustuko Unibertsitateko Europako Ikaskuntzen Institutua eta Europaren Integrazioa ikertaldea izan dira, Bizkaiko Foru Aldundiko lankidetzarekin.

Jardunaldietan izena eman eta bi jardunaldietara datozen pertsonek bertaratu izanaren agiria jasoko dute. Izena emateko: Europako Ikaskuntzen Institutuko Idazkaritza. estudios.europeos@deusto.es.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>