Familia Enpresaren Jardunaldiaren XX. edizioa

Familia Enpresaren Jardunaldiaren XX. edizioa
2020/11/05
16:00 – 19:00
Gradu aretoa (Edukiera 43). Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Antonio Aranzábal Fundazioaren eta Deustuko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen (Deusto Business School) arteko elkarlanak hogeigarren urteurrena du aurten. Elkarlan hori bi erakundeek babesten duten Familia Enpresaren Katedran gauzatzen da. Urteurren hori ospatzeko, datorren azaroaren 5ean “Ekintzailetza eta Familia Enpresa” jardunaldia antolatu dute streaming bidez jarraitu ahal izango dena helbide honetan: Jardunaldi horretan lehen eta bigarren belaunaldiko hiru enpresaburuk hitz egingo dute:

- Javier Roquero. Salto Systems enpresako zuzendari nagusia. SALTO 2001ean eratu zuten, sarbideak kontrolatzeko sistema erabilterraz eta guztiz efizientziak sortzeko. Gaur, azken belaunaldiko sarbide kontroletarako teknologiako enpresa global honek salmenten % 97 atzerrian egiten ditu. Nazioartean dituen 31 bulegoek Saltoren produktuak 90 herrialdetara iristen laguntzen dute.

- Xabier de la Maza. The Loaf, “benetako ogia”ren sortzaileetako bat eta zuzendari nagusia. Proiektua 2012an jarri zen abian, edukiontzi batzuetan egindako esperimentua izan zen. Okindegia beirateak zeuzkan edukiontzi batean jarri zuten, inguruan zebiltzanek ogia nola egiten eta laberatzen zen ikus zezaten. Gaur egun, lantegia Astigarragan dute eta dendak dituzte Errenterian, Irunen, Zarautzen eta Donostian (Bulebarrean, Amaran, Antiguan, Urbieta kalean eta Zurriolan).

- Pilar Martinez-Cosentino (streaming bidez parte hartuko du). Cosentino Taldeko Estrategia zuzendaria. Cosentino taldea 1979an sortu zen, Cosentino Marmolak zuen izena orduan. Espainiako familia enpresa global bat da, balio handiko azalera berritzaileak ekoizten eta banatzen dituena. 80 herrialde baino gehiagotara iristen da, segmentuko liderrak diren marka aitzindariekin: Silestone, Dekon edo Sensa by Cosentino.  

Eguna: azaroak 5, osteguna.
Ordua: 16:00etatik 19:00ra (jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da).
Tokia: Gradu Aretoa, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa. 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>