Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa

Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa
2022/05/12
15:30 – 19:30
Donostiako campusa. Mundaiz, 50, 20012, Universidad de Deusto
 
Datorren maiatzaren 12an, osteguna, izango da Familia Enpresaren Jardunaldiaren XXII. edizioa, Deusto Business Schoolek eta Antonio Aranzabal Fundazioak antolatua, “Familia Enpresa: Etorkizuneko proiektuak”  gaiaren inguruan. Jardunaldian honakoek hartuko dute parte:

16:00etatik 16:45era: GHI Smart Furnaces Taldea
Iñigo Guinea jn.
GHI Smart Furnaces Taldeko gerentea eta hirugarren belaunaldiko kidea.
1937an sortua, GHI Hornos Industriales enpresa Bizkaiko familia ingeniaritza bat
da, hirugarren belaunaldikoa. Metal mota guztien, bereziki aluminioaren, fusio,
tratamendu termiko eta berotzerako instalazioen soluzio integralak eskaintzen
ditu. Nazioartean oso hedatua, Galdakaoko enpresa honek 30 milioi euroko
fakturazioa du gaur egun eta 150 pertsonako lantaldea. 2021ean Antonio
Aranzabal saria jaso zuen enpresak.

16:45etik 17:30era: ECHEMAR
José Manuel Echarri jn.
Echemarreko gerentea eta bigarren belaunaldiko kidea.
Echemar 1974an sortu zen. Gaur egun, ia mende erdia igaro denean, enpresak
300 kamioi eta 400 atoi inguru ditu, 300 langiletik gorako lantaldea eta 40 milioi
euroko fakturazioa. Garraio enpresa honek hainbat sari jaso ditu: Michelinen
Quality Award saria jaso zuen 2015ean; Renaulten Zerbitzuaren Kalitatearen
saria, 2017an; eta Todotransporteren Enpresa Ibilbidearen saria, 2019an.

17:30etik 18:00etara: kaferako atsedena

18:00etatik 18:45era: DELAVIUDA Confectionery Group
Isabel Sánchez Tejado and.
Delaviuda Confectionery Group taldeko kontseilari ordezkaria.
Delaviuda Confectionery Group enpresa orain dela ia 100 urte sortu zuen López
familiak. Gozoak, barrak eta snackak egiten ditu, Delaviuda eta El Almendro
markekin saltzeko. Enpresa eraldaketa prozesu bete-betean dago, nazioartekotzean, salmenten urtarokotasuna gutxitzean eta berrikuntzan aurrerapausoak emateko. Hiru erronka estrategiko horiek lortzen laguntzen du digitalizazioak eta pertsonengan oinarritutako kudeaketak. Horrela bermatu nahi du Taldeak hazkunde iraunkorra. Gaur egun, hiru negozio unitatetan banatuta, 100 milioi euro inguruko fakturazioa du eta 500 langile baino gehiagoko lantaldea. Produktuak 60 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu.

18:45etik 19:30era Antonio Aranzabal saria ematea eta jardunaldiaren amaiera instituzionala

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>