Familia Enpresa XXV Jardunaldia
2025/04/03
15:00 - 19:00
Loiola Centrum
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Datorren apirilaren 3an, Familia Enpresa Jardunaldiaren XXV. urteurrena ospatuko dugu. Antonio Aranzabal Fundaziotik eta Deusto Business School-DBStik (Deustuko Unibertsitatea) ospakizun berezi honetan zu ere parte hartzea gustatuko litzaiguke. Jardunaldi honek “Familia Enpresaren Katedra” ren egitarauari amaiera ematen dio.
Bi erakundeok duela 25 urtetik babesten dugu etorkizunean balioa sortuko duten enpresaburuen garapena sustatzeko abian jarritako ekimen hau. 300 enpresaburuk eta 400 ikaslek baino gehiagok jaso dute prestakuntza espezifikoa aldi horretan.
Katedraren programak, ikasleei eta enpresariei prestakuntza espezifikoa emateaz gain, ikasleen eta familia-enpresen arteko lankidetza sustatzen du, sinergia oso onuragarriak sortuz. Familia enpresarialari ikerketa eta laguntza ematea ere sustatzen du. Eta enpresaburuen eta familia enpresen lana saritzen du.
Hain zuzen ere, gure familia enpresarien lana publikoki aitortzeko “Antonio Aranzabal Saria” ematen dugu urtero. Sari banaketarekin emango diogu amaiera jardunaldi honi. Bertan lehiakortasuna eta errotzea uztartzeko eredu diren 3 familia enpresa entzutetsuren ordezkariek hartuko dute parte.
Egitaraua
15:00 · 15:35: COSENTINO Taldea
· Pilar Martínez Cosentino
15:35 · 16:15 Jardunaldiaren aurkezpena
16:15 · 17:00 LEA LASCARAY
· Félix Lascaray Palacios
17:00 · 17:30 Atsedenaldia-Kafea
17:30 · 18:15 HIJOS DE RIVERA Korporazioa
· Ignacio Rivera Quintana
18:15 · 19:00 Antonio Aranzabal Sariaren ematea
Jesús Guibert Azcue-ri (Marcial Ucín)
Amaiera Instituzionala
Antonio Aranzabal Saria
Enpresari ekintzaileari ematen zaion Antonio Aranzabal Sariak gure familia enpresen bizi ibilbidea saritzen du. 2002an Antonio Aranzabalek bultzatu zuenetik, gure lurraldeko 22 familia enpresarik
jaso dute sari hau, haien ahalegina eta konpromisoa eskertzeko.
Zendu zen Jesús Guibert Azcue, Marcial Ucín taldearen gerentearen ibilbide profesional eta pertsonala sarituko dugu ekitaldi honetan. Talde horren zuzendaritzapean, Euskal Herriko teknologia
aurreratuena zuen eta siderurgian erreferentzia zen enpresetako bat bilakatzea lortu zuen. Bere familiak jasoko du saria.
Baieztapena eskatzen dugu: cristina.aragon@deusto.es
