XXVII. Gizartegunea “Bizkaian Indarkeria Matxistaren Biktima diren pertsonei gizarte babesa emateko berrikuntzak”

XXVII. Gizartegunea “Bizkaian Indarkeria Matxistaren Biktima diren pertsonei gizarte babesa emateko berrikuntzak”
2023/03/20
09:00 – 17:30
Ellacuria aretoa. Calle de Ramón Rubial, 1 48009 Bilbao
 
EAEn emakumeen kontrako indarkeria matxistaren biktimei arreta instituzionala emateko erakundeen arteko hirugarren akordioak (urtarrilean sinatu zen) azpimarratzen du EAEko erakundeen esku-hartze koordinatua eta eraginkorra lortu behar dela, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren egoerei erantzuteko; halaber, gizarte-zerbitzuei dagokienez, udal- eta foru-jarduketak koordinatu beharra nabarmentzen du, bai larrialdi- eta krisi-egoeretan arreta ematean , bai aurre egiteko eta berreskuratze integraleko prozesuetan.

Gizartegune hau gizarte-zerbitzuetako profesionalei bereziki zuzenduta dago, eta azken urtean Bizkaian garatutako esperientziatik abiatuta, gizarte-zerbitzuetan eskaintzeko arreta-sistema bat eratzeko oinarriak ezarri nahi ditu, Bizkaiko Foru Aldundiaren arreta-ereduaren proposamenean sendo finkatuta.

Goizako jardunaldia 
– Irekiera eta aurkezpena
Teresa Laespada. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatua

– Gizartea indarkeria matxistatik babesteko testuinguru arauemailea
Socorro Alvarez Fernández. Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea. Indarkeria desagerraraztearen arloko arduraduna

1. zatia. Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren 2. bertsioa.

2. zatia. Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresna saiakera moduan aplikatu den indarkeria matxistaren biktimadun kasuetan antzeman diren premia-egoeren oinarrizko ezaugarriak.

Izaskun Ormaetxea. Lore Ibaibarriaga. IOK, Gizarte Laneko Laborategia

– Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren pilotajea aintzat hartuta, oinarrizko gizarte-zerbitzuek egindako hausnarketak: Esperientziak eta orientazioak

– Indarkeria matxistaren biktimen gizarte-babeserako bigarren mailako gizarte-zerbitzuak, Indarkeria matxistaren biktima izateagatik emakumeak duen babesgabetasuna baloratzeko tresnaren pilotajetik abiatuta.

Arratsaldeko Jardunaldia 

– Saio praktikoa: Adikzioren bat duten indarkeriaren biktimei arreta espezializatua ematea, Patricia Martínez Redondo, gizarte-hezitzailea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>